BEHIN-BEHINEKO PROGRAMA
PROIEKZIOAK ETA MAHAI-INGURUAK:
Lekua: “Andres Isasi” Musika Eskola (Areeta). Sarrera gonbidapen-txartelarekin (txarteldegian edo Algorta eta Romoko Kultur Etxeetako bulegoetan jaso behar dira).
Osteguna, maiatzak 26
11:00tan. HAURRENTZAKO PROIEKZIOA (RATATOUILLE). Euskeraz. Aldez aurretik, Josean Merino sukaldariburuak elikadura osasungarri eta orekatua egiteko garrantziaz hitz egingo dizue.
18:00etan. JAIALDIAREN IREKIERA OFIZIALA. Getxoko Alkateak, Imanol Landak, eta Cinegourlandeko zuzendariak, Pepe Barrenak, lehiaketa era ofizialean zabalduko dute. Ondoren, “TETRA” Ricardo Mateok eta Aranzazu Merchánek zuzendutako dokumentala proiektatuko da. Bertan, lagun-talde batek El Bulli jatetxe mitikora egindako bisita erakusten da. Proiekzioaren ostean, “Cómo triunfar en el negocio de la restauración” eztabaida egingo da; eztabaida zuzenean entzun ahal izango da Mikel Zeberio kritikariak zuzendutako Onda Ceroko irrati-programaren bidez. Eztabaida horretan, munduan modan dauden joerak eta arrakasta izateko giltzarriak aztertuko dira. Bertan hartuko dute parte, besteak beste, Juan Mari Arzak sukaldariak eta Manuel Robledok, mundu osoan zehar 300 jatetxetik gora dituen “Comess Group” enpresako presidente nagusiak.
00´00ean. (Gaua). “HAY UNA CHICA EN MI SOPA” 80ko hamarkadako film mitikoa, Roy Boultingek zuzendua. Horretan, kritikari gastronomiko ezagun batek (Peter Sellers) Ingaleterrako emakumerik preziatuenak lortzeko izandako gorabeherak kontatzen dira; azkenean neska zoro batekin (Glodie Hawn) bizi beharko du.
Ostirala, maiatzak 27
11:00tan. HAURRENTZAKO PROIEKZIOA (RATATOUILLE). Euskeraz.Aldez aurretik, Aitor Elizegi sukaldariburuak osasuna eta elikadura orekatuaren arteko loturaz egingo du berba.
20:00etan. “BIG NIGHT” Stanley Tuccik (hau ere protagonista) eta Campbell Scottek zuzendutako film honetan New Jerseyko kostaldeko herri batean bizi diren bi anaia italiarren istorioa kontatzen da. Bi anaiak jatetxe baten jabeak dira, baina ez daude unerik onenean. Baina izenburuan aipatzen den gau handia iritsiko da.
Larunbata, maiatzak 28
22:30etan. “CENA DE AMIGOS”. Estreinaldia. Danièle Thompson zuzendariaren komedia frantsesa, gau-jai oso bitxiari buruzkoa, non itxurak agertu eta gonbidatuen mozorroak erortzen doaz etxerako bidean.
(*) Ikus-entzulei errezeta-liburua oparituko zaie
GERTAERA GASTRONOMIKOAK
Osteguna, maiatzak 26
Lekua: Portu Zaharra (Algorta). Doako dastaketa, edariak izan ezik
21:00etan. SARDINA ETA SIRENOA Arrantzaleen auzo zahar eta tradiziozko honetan, herriko etxekoandreek sardina kiloak eta kiloak erreko dituzte. Gainera, Ereagako hondartzan kokatutako “El Sireno” eskultura aldakorrari omenaldia egiten dion pintxo berria dastatu ahal izango da…
Ostirala, maiatzak 27
Lekua: Sanjoseren Jauregia (Areeta). Gonbidapenarekin
21:00etan. “CINÉFILOS&GOURMETS” SARIAK EMATEKO JAIA
Jaialdiaren goren-unea da. Sariak bizitza profesionalean bi arte horien aldeko grina erakutsi duten pertsonaiei bideratuta daude (aktoreak, zuzendariak, sukaldariak, idazleak, kazetariak, etab.). Sariak eman ondoren, ZINEMAKO MENUA eskainiko da.
Larunbata, maiatzak 28
Lekua: Geltokiko plaza (Algorta)
12 -14:00etan. “ZINEMAKO PINTXOAK” ETA “EL SECRETO DE SUS TXOKOS LEHIAKETAK!, “ZINEMAKO” DELICATESSEN PRODUKTUEN AZOKA ETA SALMENTA ETA “THE HOT WOK” KONTZERTUA. Cinegourland Jaialdiko jai handian txokoek (sozietate gastronomikoek) bakailaoa bizkaitar erara prestatzeko dituzten trebetasunak zuzenean ikusiko dira. Apur bat geroago, Zinemako Pintxoen III. Lehiaketako finalistek, aurretik tokiko gourmeten epaimahai batek hautatuta, haien sormenak antolaketako epaileen aurrean erakutsi beharko dituzte. Bi lehiaketen sariak jaiaren amaieran emango dira. Bitartean, bisitariek egundoko delicatessen produktuak eros ditzakete azokan eta “The Hot Wok” taldeak eskainitako musika-kontzertu gastronomikoa entzun dezakete.