JAIALDI PAREGABEA ZINEMAKO AGERTOKIA

Maiatzaren 26tik 28ra, “Viento en las velas”-ek berriro garamatza Getxora, Bilbotik gertu dagoen udalerri bizkaitarrera; bertan ospatuko da, izan ere, “CINEGOURLAND” jaialdiaren V. Edizioa: Zinema eta Gastronomia uztartzen dituen Ikus-entzunezko jaialdi aitzindaria, arte horien bien jarraitzaileen urteroko topalekua.

Agertoki zoragarri horretan, itsasoa aurrez aurre eta paisaiaren etengabeko kontrastearekin, publiko guztientzako moduko “Goatekea” antolatu dugu; gaikako pelikula eta dokumental hoberenez gozatu nahi dutenentzat, udalerriko establezimenduetatik “Pintxo-janean” ibili nahi dutenentzat edota Mahai-inguru Gastronomikoetan parte hartu nahi dutenentzat aproposa.

Jaialdiak, ibilaldiak, kontzertuak eta bestelako ekintzak ere badira gidoian; bukaeran, “Cinéfilos & Gourmets” Sariak banatuko dira Sanjoseren Jauregian

Filmatzen ari gara! Erreserbatu zure “Ezkutuko agenda” eta “Jan, edan, eta maitatu”

Pepe Barrena
Zuzendaria
direccion@cinegourland.com